Pribatutasun politika

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Politika

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduak (DBEO) xedatutakoarekin bat , Kutxabankek jakinarazten dizu Pribatutasun Politika hau onartuz, berariaz baimentzen duzula, askatasun osoz eta inolako zalantzarik gabe, Kutxabanki ematen dizkiozun datuak horien tratamenduaz Kutxabank ardurapean dauden informazio-sistemen bidez tratatuak izan daitezen, betiere indarreko araudian aurreikusita dauden neurriak (segurtasunekoak, teknikoak eta antolaketakoak) ezarrita.

Tratamenduaren Arduraduna identifikatzea

Webgune honen tratamenduaren arduraduna Kutxabank, S.A. da (IFZ: A95653077; egoitza soziala: Gran Vía 30-32, 48009, Bilbao). Berarekin harremanean jar daiteke helbide elektroniko honetan: info@kutxabank.es, eta datuak babesteko ordezkari korporatiboaren helbidea, berriz, dpo@grupokutxabank.com da.

Tratamenduaren jatorria, tratatutako datuen kategoriak, eta aurreikusitako lagapenak

Webgune honetan bildutako datuak zuzenean Erabiltzailearengandik edo haren legezko ordezkari edota ahalordedunarengandik eskuratzen dira.

Ildo beretik, ez da Erabiltzailearen daturik jakinaraziko, oso baldintza zehatzetan ez bada: legez gaituta egotea edo Erabiltzaileak Taldeko sozietateei edo Europar Batasuneko nahiz kanpoko agintaritzei edo organismo ofizialei baimena emana denean, iruzurraren, kapital-zuriketaren eta antzeko arau-hauste monetarioen aurkako borrokaren esparruan; edota ondare-kaudimenaren eta kredituaren alorrean arriskuen kudeaketak eta informazioak hala eskatzen duenean. Informazio hori helaraziko zaie, halaber, epaitegiei, auzitegiei eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoei, horretarako errekerimendua egiten dutenean, bai eta izapide jakin batzuetan nahitaezko laguntzaile gisa jarduten duten erakundeei ere.

Bestalde, Kutxabankek jakinarazten du ez diela daturik transferitzen Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dauden edo beraien zerbitzariak esparru horretatik kanpo dituzten enpresei. Nolanahi ere, salbuespenezko kasuren batean nazioarteko transferentzia hori eginez gero, Kutxabankek behar diren neurriak hartuko ditu berme egokiak eskaintzen dituen herrialdea edo erakundea izan dadin hartzailea, edota bermeok arauz ezarritako legitimazio-printzipioetan oinarrituta egon daitezen.

Datuak tratatzearen helburua eta legitimazioa

Erabiltzaileari jakinarazten zaio erabiltzen dituen kanalak eta zerbitzuak kontuan hartuz beraren datuak honako helburu hauetarako tratatu ahal izango direla:

1. Webgune honen bidez erabiltzaileen datuak tratatzeari buruz.

Interesdunen batek kontratazio-eskaerarik egiten badu, Kutxabankek honako hauek egingo ditu, besteak beste, kontratazio hori bideragarria den ikusteko: harrera kudeatzea, kapitalaren reporting-a eta kalkulua egitea, eta produktua kontratatzeko bideragarritasuna egiaztatzea. Halakoetan ezinbestekoa da datuak tratatzea, alde batetik kontratu-aurreko neurriak ezartzeko eta, hala bada, interesdunak eskaturiko kontratazioa formalizatzeko.

Asmo horrexekin berarekin, Kutxabankek kreditu- eta kontratazio-alorreko arriskuak baloratuko ditu eta, hala, interesdunaren kreditu-ahalmenaren profilak egin ahal izango ditu, eskaturiko kontratua gauzagarria ote den aztertzeko. Hala badagokio, eta betiere interesdunaren eskariari lotutako kaudimena eta eragiketa-arriskuak aztertzeko legezko betebeharraren barruan, Kutxabankek interesdunaren ondare- eta kreditu-kaudimenari buruzko informazioa ematen duten erakundeetatik (besteak beste, Espainiako Bankuko Arriskuen Informazio Zentraletik) lortutako datuak tratatu ahalko ditu.

Halaber, Erabiltzaileak Kutxabankekin egiten duen kontratu-harremana dela eta, Erabiltzaileak eskatzen dituen zerbitzuak kudeatzeko, administratzeko, emateko, zabaltzeko eta hobetzeko zilegitasuna du Kutxabankek. Horren haritik, zerbitzu horiek Erabiltzailearen lehentasunetara eta gustuetara egokitzeko, hark erabiltzen dituen zerbitzuak aztertzeko eta horri lotutako zerbitzu berriak diseinatzeko aukera ere izango du.

2. Hainbat motako betebeharrak betetzeari buruz.

Jakinarazten da kontabilitate-, zerga- eta administrazio-alorreko arau-eskakizunak betetzeko helburuaren baitan, gerta daitekeela alor horretako eskumena duten organismoei datuak eman behar izatea, ondare- eta kreditu-kaudimenari buruzko informazio-fitxategiak kontsultatu behar izatea, eta kapital-zuriketa prebenitzeko eta iruzurrezko jokabideak saihesteko eskakizunak betetzeko informazioa eskuratu behar izatea.

3. Webgunearen bidez egiten diren informazio-kontsultak eta erreklamazioak kudeatzeari buruz.

Kutxabankek interesdunen –berdin dio erakundeko bezeroak izan ala ez– datuak tratatzeko ahalmena izango du, egindako eskabideek erantzun egokia jasoko dutela bermatua izan dadin.

4. Jakinarazpen komertzialak bidaltzeari buruz.

Erakundeak sustapenei lotutako jakinarazpenak bidaliko ditu, batzuk orokorrak eta beste batzuk ezaugarri pertsonalei lotutakoak, orotariko bideak erabiliz: posta, mailing-a, faxa, SMSa, posta elektronikoa eta beste edozein bide. Ildo beretik, Bankuaren edo Kutxabank Taldeko beste enpresen eta hirugarren laguntzaileen produktu eta zerbitzuak kontratatzeko eskaintzak ere igorriko ditu, interesgarriak izan daitezkeelakoan, hots: banku- eta finantza-alorrekoak, aseguruen alorrekoak, higiezinen alorrekoak edota zerbitzu-alorrekoak.

Igorpen hori Kutxabanken jarduera sustatzeko interes legitimoaren babespean egingo da, eta beharrezkoa denean, betiere interesdunen baimena aurretik eskuratuta. Dena dela, horretarako emandako baimena baliogabetu daiteke eta, ildo beretik, bezeroak edozein unetan ukatu ahal izango du bere datuak tratatzea.

Politika honen ondorioetarako, Grupo Kutxabank honako sozietate hauek eratzen dute, besteak beste: Kutxabank, S.A., Cajasur Banco, S.A.U., Kutxabank Gestión S.G.I.I.C., S.A.U., Kutxabank Vida y Pensiones, S.A.U., Kutxabank Aseguradora, S.A.U., Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa, Fundación Bancaria Kutxa-Kutxa Banku Fundazioa eta Caja Vital Kutxa Fundación Bancaria. Dena dela, Grupo Kutxabankri buruzko informazio xehatu eta eguneratua kontsulta dezakezu Kutxabankren edozein bulegotan.

5. Sustapenak eta zozketak antolatzeari buruz.

Kutxabankek Erabiltzaileentzat interesgarriak izan daitezkeen sustapenak eta zozketak antolatzen ditu tarteka. Halakoetan, datuak babesteko araudian agindutakoa beteko dela bermatzeko dagozkion prozedurak ezarriko ditu Kutxabankek.

6. Bezeroen, bezero potentzialen eta beste interesdun batzuen deiak grabatzeari buruz.

Arauz bete beharreko eskakizunak direla eta, jakinarazten da Kutxabankek grabatu ahal izango dituela Erabiltzaileekin dituen deiak edo komunikazio elektronikoak. Horren harira, zerbitzuetarako sarrera informatiko eta telematikoen erregistroak eduki ahal izango ditu, interes legitimo batean oinarrituta, kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko edo legezko betebeharrak betetzeko. Era berean, eta beharrezkoa izanez gero, Kutxabankek grabazio horiek frogatzat erabili ahal izango ditu prozedura judizialetan, administratiboetan, arbitrajeetan edo bestelako prozeduretan. Kutxabankk gorabehera horren jakinaren gainean jarriko du grabatuak eta erregistratuak izango diren dei eta/edo komunikazio guztietan.

7. Fisikoki nahiz telematikoki jasotzen diren hautagaien datuak tratatzeari buruz.

Kutxabankek gaur egun dituen edo etorkizunean izan ditzakeen hautatze-prozesuetarako interesdunak emandako datuak barneko informazio-sistemetan tratatu eta bertan gordeko dira, baldin eta, hautagaien profil profesionala aintzat hartuta, hautatze-prozesuetan indarrekoak izaten jarraitzen badute, eta interesdunak kontrakoa adierazten ez badu. Tratamendu hori egiteko, baina, aurretik hautagaien baimena edo ekintza positiboa (aurrez aurrekoa nahiz telematikoa) bilduko da. Hala, tratamenduarekin jarraitzeko berariazko baimena adieraz dezala eskatu ahalko zaio interesdunari, beraren profil pertsonala hautagaien barneko datu-basean txertatu baino lehen. Daturik ez da lagako interesdunaren berariazko baimenik ez den bitartean.

8. Norberaren edo hirugarrenen cookieak tratatzeari buruz.

Aipatu datuak tratatzeko Kutxabankek duen politikari buruzko informazio xehatua ikus dezake Erabiltzaileak esteka honetan: https://portal.kutxabank.es/cs/Satellite/kb/es/politica_de_cookies/generico_sm

9. Hirugarrenen datuak tratatzeari buruz.

Erabiltzaileak berak emandako hirugarrenen datuak trata ditzake Kutxabankek. Horren ildotik, Erabiltzaileak bermatu egiten du hirugarren horiek jakinaren gainean dituela Kutxabankek beraien datuak tratatuko dituenaz, eta horretarako baimena eskuratu duela. Erabiltzaileak bermatu egiten du, halaber, hirugarren horiei jakinarazi diela zer eskubide dituzten datuen babesaren alorrean eta Kutxabanken egoitza sozialera jo dezaketela eskubide horiek erabiltzeko, NANaren fotokopia erantsita.

Guraso-ahala duten pertsonek edo pertsona ezgaituen legezko ordezkariek ekarriz gero datu pertsonalak, eurek baimentzen dute Kutxabankek datuak biltzea, erabiltzea eta tratatzea, webguneko Pribatutasun Politika honetan azaltzen diren asmoetarako.

Webguneko erabiltzaileen segurtasuna eta eskubideak

Emandako zerbitzu telematikoen segurtasunaren harira, Kutxabankek jakinarazten dizu badituela tresna informatikoak, Erabiltzailea bera identifikatu ez arren, haren nabigazioaren datuak, datu teknikoak edo orrialdeen eta edukien erabilerari buruzkoak bil ditzaketenak. Tresna horien helburua da Erabileraren eta funtzionamenduaren estatistikak lortzea, gorabeherak konpontzea eta produktu eta zerbitzu berriak proposatzea edo garatzea. Dena dela, Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du, informazio horren bilketa galaraz dezan.

Kutxabankek konpromiso sendoa du datu pertsonalen babesarekin eta Erabiltzailearen informazioaren konfidentzialtasunarekin.

Kutxabankek bermatu egiten du tratamenduaren ondorioz sor litekeen arriskuaren aurrean segurtasun-maila egokia bermatzeko neurriak (segurtasunekoak, teknikoak eta antolaketakoak) betetzen dituela, baina betiere kontuan hartuta teknologiaren egoera, aplikazioaren kostuak, bildutako datuen izaera, tratamenduaren irismena, egon daitezkeen arriskuak eta pertsona fisikoen eskubide eta askatasunen gainean izan lezaketen inpaktua. Datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzea da asmoa, giza ekintzaren edo ingurumen fisikoaren edo naturalaren ondorioz datu horiek aldatu edo galdu ez daitezen eta inork baimenik gabe tratatu edo ikus ez ditzan. Era horretan, indarrean dagoen araudiak agindutakoa betetzen du.

Dena dela, Erabiltzaileari jakinarazten zaio eta berak onetsi egiten du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla hautsezinak.

Datu pertsonalen tratamenduari lotuta egon ohi diren eztabaida eta gatazkak kontuan hartuta, Erabiltzaileak edozein unetan jo ahal izango du Kutxabankeko datuak babesteko ordezkariarengana, dpo@grupokutxabank.com helbidean. Gainera, kontrol-agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazioa jarri ahalko du eta datu pertsonalak babestearen inguruko eskubideak erabili ahalko ditu; alegia, datuetan sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak, tratamendua mugatzeko eskubidea, eramangarritasun-eskubidea eta bere datu pertsonalen inguruko erabaki indibidual automatizaturik ez izateko eskubidea. Eskubide horiek guztiak erabiltzeko, jakinarazpen bat idatzi beharko du lehenago aipatu dugun Kutxabanken egoitza sozialera, NANaren fotokopia batekin.

Tratamenduaren testuinguruaren harira, Erabiltzailearekin lotutako harremanean beharrezkoa den guztietan bildu, tratatu eta gordeko ditu datuak Kutxabankek. Era berean, ezarri beharreko araudia betetzeko, legearen aurkako ekintzak prebenitzeko, auziak konpontzeko eta orotariko eztabaidak argitzeko ere gordeko ditu datuak. Datuen tratamendua beharrezkoa ez den unean, Kutxabankek ezeztatu edo blokeatu egingo ditu, datuak gordetzeko eta ezeztatzeko politika korporatiboekin eta legezko preskripzio-epeekin bat.

Pribatutasun Politikan edozein aldaketa eginez gero, webgune honetan emango da horren berri, baina ez da pribatutasun-eskubideak murriztuko dituen atzeraeragineko aldaketarik egingo, legez aginduta ez bada. Halakoetan, Kutxabankek Erabiltzailearengana joko du, egin beharreko tratamendurako baimena eman diezazion.

call center