Lege Oharra

Kutxabank, SA-ren (aurrerantzean, "Kutxabank") webgunera sartzeak eta bertan aurkeztutako produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeak Lege Ohar honetan jasotako baldintzei men egitea eta horiek onartzea dakar. Horregatik, Kutxabanken webgunean eskaintzen diren informazio eta zerbitzuak eskuratu eta erabiltzea nahi baduzu, edukia arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

Orrialde honetan eskaintzen den informazioa ez da inbertsio-aholkularitza, ez eta banku-aholkularitza. Horrelakorik ez denez, eskaintzen den informazioa ez da oinarritzen merkatuan dauden bankuen zerbitzuen analisi objektibo eta zabalean, eta ez du kontuan hartzen erabiltzailearen egoera pertsonal eta finantzarioa, ezta ere bere lehentasun edo helbururik.

Erabiltzaileak jakin behar du webgune honetan agertzen diren produktuak balitekeela ez izatea egokiak bere egoera pertsonal edo finantza-egoerarako, edo bere arrisku-profilerako, horiek ez direlako kontuan hartu hemen jasotzen den informazioa prestatzerakoan. Erabiltzaileak berak hartuko ditu inbertsioei buruzko erabakiak, egoera horiek kontuan hartuta eta beharrezkoa izan daitekeen aholkularitza espezifiko eta espezializatuaren laguntzaz.

Kutxabankek ez du bere gain hartuko arestian azaldutakoaren erabilpenetik egiazta daitekeena, eta, zehazki ulertuko da Espainian indarrean den araudiari jarraituz ematen den informazio hau ez dela zuzendua zerbitzu eta/edo produktu finantzarioak eskuratzeko edo horien zabalpena edo argitalpena egiteko hemengoen aldean bestelako eskakizunak eskatzen diren estatuetako jurisdikziopean aritzen diren erabiltzaileei.

Ondoren jasotzen diren baldintzak azken eguneratze-datatik indarrean direnak dira. Dena dela, Kutxabankek beretzat gordetzen du bere webgunean den informazioa edozein unetan eguneratzeko, aldatzeko eta/edo ezabatzeko eskubidea, eta informazio horretara sartzea mugatu edo eragotzi dezake, baita aurretik jakinarazi gabe ere, batik bat Kutxabanken iritziz behar den funtzionamendurako erabakitako segurtasun maila estandarrak gutxitzen edo desegiten dituzten zailtasun teknikoak sortzen direnean.

Lege Ohar hau aldatzen bada –edozein unetan alda daiteke–, bertan jasotzen diren baldintzak argitaratzen direnetik izango dira indarrean, eta erabiltzaile guztiei aplika daitezke data horretatik aurrera.

Webgune honetako zenbait atalek lege-ohar bereziak azal ditzakete euren eduki edo funtzionalitateen gainean, eta beraz, horiek irakurtzea gomendatzen da. Batik bat, Kutxabankek erabiltzaileari produktu eta zerbitzu zehatz batzuk kontratatzeko aukera eskain diezaiokeenean; izan ere, Kutxabankek interesa duten erabiltzaileen eskura jarriko ditu horiek kontratatzeko aplika daitezkeen baldintza orokorrak.

Lege Ohar honetako baldintzekin ados ez bazaude, webgune hau erabiltzeari uztea edo Kutxabankek eskaintzen dituen produktu edo zerbitzurik ez kontratatzea eskatzen dizugu.

1) Webgunearen titulartasuna:

Web-orri honen titularra Kutxabank da, erakundearen aldetik datuen tratamendurako kreditu-erakunde arduraduna den aldetik. Behean agertzen dira, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa betez, informazio-gizartearen zerbitzuen emaile den aldetik Kutxabanken identifikaziorako eta harremanerako datuak:

-Sozietatearen izena: Kutxabank, S,A.

-Posta-helbidea eta helbide elektronikoa: Gran Vía Diego López de Haro, 30-32, 48009 (Bilbao); info@kutxabank.es

-Identifikazio fiskaleko zenbakia: A95653077

-Merkataritza Erregistroan izen-ematearen datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua, 5226 Tomoan, 0 Liburuan, 1 Folioan, BI-58729 Orrian, 1. inskripzioan; Espainiako Banku eta Bankarien Erregistroan inskribatua, 2095 zenbakiarekin.

2) Pribatutasunari eta datu pertsonalak babesteari buruzko politika:

Arau orokor gisa, Kutxabanken webgunea erabiltzeko erabiltzaileek ez dute aurretik euren datu pertsonalik eman beharrik.

No obstante lo anterior, en aquellos supuestos en que el usuario requiera determinados servicios y comunique sus datos personales a Kutxabank, esta Sociedad garantiza la confidencialidad de los mismos así como el cumplimiento de lo dispuesto en el Reglamento (UE) 2016/679 del Parlamento Europeo y del Consejo, relativo a la protección de las personas físicas en lo que respecta al tratamiento de datos personales y a la libre circulación de estos datos y por el que se deroga la Directiva 95/46/CE, ofreciendo garantías suficientes respecto a la implantación y mantenimiento de las medidas técnicas y organizativas apropiadas que garanticen la protección de sus datos.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko gure Politika kontsulta dezakezu esteka honetan http://kutxabankinmobiliaria.es/politica_privacidad.

3) Jabetza industriala eta intelektuala:

Kutxabanken web-orriaren eduki guztiak (azalpen gisa eta izaera murriztailerik gabe, halakotzat hartuko dira testu guztiak, dokumentuak, argazkiak, marrazkiak, irudiak, ikonoak, irudikapen grafikoak, ikus-entzunezko edo soinuzko edukiak, eta baita web-orriaren diseinu grafikoa eta iturri-kodea, markak, izen komertzialak edo bestelako zeinu bereizgarriak) soilik Kutxabanken edo hirugarrenen (zilegizko lizentziaduna denean) titulartasunpean daude eta jabetza industrial eta intelektualen legeek babesten dituzte.

Erabiltzaileak Kutxabanken web-orriko edukietara sartzen direnean ez dute eskuratzen eskubide edo titulartasunik horien gainean.

Debekatuta dago edozein euskarri eta baliabideez aurretik eta berariazko baimenik gabe atal honetan aipatutako Kutxabanken webguneko informazioa edo elementuak edozein eratan ustiatzea, erreproduzitzea, banatzea, aldatzea, jendartean jakinaraztea, lagatzea edo eraldatzea edo beste edozein modutan zabaltzea. Web-orri honetako edukia erabiltzailearen terminalera jaitsi ahalko da, baina soilik erabilera pribaturako denean eta merkataritza asmorako ez denean.

Aipatu eskubideetako edozein arau-haustek hemen jasotzen diren baldintzen eta/edo jabetza industrialeko eta intelektualeko legeen urraketa ekar dezake. Kutxabankek beretzat gordetzen du webgune honetako eta bertako informazio edo edukiaren jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren eskubideak bortxatzen edo urratzen dituztenen erabiltzaileen aurka legezko jardunbideei ekiteko aukera.

4) Debekatutako erabilpenak:

Guztiz debekatuta dago Kutxabanken berariazko eta idatzizko baimenik gabe Kutxabanken web-orrira estekak sortzea hirugarren web-orrietatik, eta Kutxabanken web-orria edo bertako informazioa ematea frame edo marku bidez, zeinu bereizgarrien bitartez, beste pertsona, enpresa edo erakunde baten marka edo sozietate izen edo izen komertzial baten atzean.

Dena dela, aurreko eskakizunak betez beste horri batzuetatik Kutxabanken web-orrira ezartzen diren estekek horra sartzen utziko dute, baina ez dute bertako edukia inongo eran (osorik edo zati batean) erreproduzituko, ez bada Kutxabanken logotipoa edo sozietate izena, eta informazio ondorio hutserako.

5) Erantzukizunak:

Kutxabankek ez du bermatzen bere webgunean diren elementu eta edukiak etengabe eskura egotea, ez eta horiek egoki ikusi, jaitsi edo erabiltzea, bere esku ez dagoen faktore edo gorabehera batzuengatik eragotzi, zaildu edo bertan behera gera daitezkeelako.

Kutxabankek ez du erantzungo berak jarri ez duen informazioaren eta lotura, esteka edo hiperesteka bidez Kutxabanken webgunetik eskura daitezkeen eta hirugarrenen webgune edo web-orrietan den informazio eta gainerako edukien egiatasun, integritate edo eguneratzeagatik, ez eta Kutxabanken webgunera lotura, esteka edo hiperesteka bidez sar daitekeen hirugarrenen webgune edo web-orrietan den informazio eta gainerako edukiengatik. Halaber, ez du erantzungo Kutxabanken itxurapean edo horren zeinu bereizgarriak erabiliz aurkeztuko den hirugarrenen edozein web-orriko informazio edo edukiarengatik, Kutxabanken berariazko baimena duenean izan ezik. Beraz, Kutxabank ez da erantzule edo ez du bermatzen aipatu hirugarrenen webgune edo web-orrietan den informazioaren eta gainerako edukien funtzionamendu edukia, prestutasuna, eskuragarritasuna edo jarraikortasuna.

Kutxabankek ez du bere gain inolako erantzukizunik hartuko hirugarren pertsona edo erakunde batzuek bere webgunearen bidez eskainitako edo prestatutako informazio, era guztietako eduki, produktu eta zerbitzuen gainean, bereziki horiei loturik eta ondoren azaltzen diren zioengatik gerta daitezkeen kalte eta galerengatik: (a) erabiltzaileei eskainitako informazioan gabeziak edo akatsak egotea, edo informazio hori egiazkoa, zehatza eta nahikoa ez izatea; (b) kontratuak edo aurrekontratuak ez betetzea, edo behar ez bezala edo epez kanpo betetzea; (c) informazio gizarteko zerbitzuak ematen dituztenei dagozkien betebeharrak ez betetzea; (d) kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak urratzea; (e) jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak urratzea; lehia desleialeko edo legez kanpoko publizitateko ekintzak burutzea; (f) datuak babesteko eskubidea, sekretu profesionaleko eta ohorerako eskubideak, norberaren eta familiaren intimitaterako eta pertsonen irudirako eskubidea urratzea; eta, (g) oro har, aplikatzekoak diren edozein lege, ohitura edo jokabide-kodeak ez betetzea.

Kutxabankek ez du bere gain erantzukizunik hartuko ondoren azaltzen diren zioengatik sortutako kalte, galera, erreklamazio edo gastuengatik: (a) telekomunikazio linea edo sareen hutsegite, gainkarga edo akatsengatik edo Kutxabanken kontroletik kanpo dagoen beste edozein arrazoigatik sistema elektronikoaren funtzionamenduan izandako interferentziak, etenak, hutsegiteak, ez-egiteak, telefono matxurak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak; (b) legez kanpoko esku-sartzeak edozein motako programa kaltegarrien bidez eta edozein komunikabide erabiliz, hala nola birus informatikoak edo bestelako edozer; (c) Kutxabanken web-orria behar ez bezala edo desegoki erabiltzea; (d) segurtasun edo nabigazio akatsak, nabigatzailearen funtzionamendu okerragatik edo eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeagatik.

Nolanahi ere, Kutxabanken web-orriaren erabiltzailea izango da Lege Ohar honetan lotuta geratzen den betebeharrak edo aplika dakizkiokeen baldintza bereziak erabiltzaile horrek ez betetzeagatik Kutxabankek jasan ditzakeen edozein izaerako kalte eta galeren erantzule.

Kutxabank ez da erantzule egiten inprimatutako bere dokumentuen bertsioaren eta bere web-orrietan argitaratuko bertsio elektronikoen artean behin-behinean egon daitezkeen aldeengatik.

6) Argitalpenak:

Webgune honen bidez eskainitako argitalpenek ez dute inolaz ere ordezkatzen komunikazio ofizialetarako dagozkion bideetatik (adibidez, Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala, Estatuko Aldizkari Ofiziala, dagozkien autonomia-erkideetako aldizkari ofizialak, probintzietako aldizkariak, Merkataritza Erregistroko Aldizkari Ofiziala, zabalpen handiko egunkariak...) egin beharrekoa den argitalpen oro.

7) Segurtasun politika:

Webgunera sartzeagatik Kutxabank ez dago behartuta birusik edo bestelako elementu informatiko kaltegarririk ez dagoen kontrolatzera. Edonola ere, erabiltzaileari dagokio programa eta ekipo informatikoak hauteman eta desinfektatzeko erreminta egokiak izatea.

Kutxabank ez da erantzule egiten korporazioaren web-orrira sartzean erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipo informatikoetan sortutako kalteengatik.

8) Cookie politika:

Kutxabanken cookie politikari buruzko informazioaren xehetasunak hemen begira daitezke: https://portal.kutxabank.es/cs/Satellite/kb/es/politica_de_cookies/generico_sm

9) Aplikatzekoa den legeria eta jurisdikzioa:

Hemengo baldintzak Espainiako legeriari lotuta daude, eta edozein unetan berrikusi eta alda daitezke indarreko legeriaren edozein aldaketara egokitzeko.

call center