LEGE OHARRA

Kutxabank SAren (aurrerantzean, «Kutxabank») webgunera sartzeak eta bertan produktu eta zerbitzuei buruz ematen den informazioa eskuratzeak Lege Ohar honetan jasotako baldintzak onartzea suposatzen du. Horregatik, Kutxabanken webguneko informazioa eta zerbitzuak eskuratu eta erabili nahi badituzu, lege Oharraren edukia arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu.

 

Webgune honetan eskainitako informazioak ez dakar berarekin inbertsio-arloko aholkularitzarik, ez eta banku-aholkularitzarik ere. Banku-aholkularitzarik ez denez gero, eskainitako informazioa ez dago oinarrituta merkatuan eskuragarri dauden banku-zerbitzuen azterketa objektibo eta sakon batean, eta ez ditu aintzat hartzen erabiltzailearen egoera pertsonala eta finantza-egoera, haren lehentasunak edo helburuak.

 

Erabiltzaileak kontziente izan behar du webgune horretan azaltzen diren produktuak bere egoera pertsonalerako, finantza-posiziorako edo arrisku-profilerako desegokiak izan daitezkeela, horiek ez baitira kontuan hartu webgunean jasotako informazioa egiteko, eta, hortaz, erabiltzaileak bere inbertsio-erabakiak hartu behar ditu bere egoeraren inguruabarrak kontuan hartuta eta beretzat aholkularitza zehatz eta espezializatua ziurtatuta.

 

Kutxabankek uko egiten dio egiazta litekeen haren edozein erabileraren ondoriozko erantzukizun orori, eta, zehazki ulertu behar da informazio hori Espainian indarrean dagoen araudiaren menpe dagoela, eta ez dagoela zuzenduta finantza-zerbitzuak eta/edo -produktuak eskaintzeko, ezagutarazteko edo haien publizitatea egiteko beste baldintza batzuk exijitzen dituzten beste Estatu batzuetako jurisdikzioen pean jarduten duten erabiltzaileei.

 

Jarraian jasota dauden baldintzak azken eguneratzetik indarrean daudenak dira. Alabaina, Kutxabankek eskubidea du webguneko edozein informazio eguneratu, aldatu eta/edo ezabatzeko. Horrela, informazio hori eskuratzeko aukera mugatu edo guztiz galaraz dezake, baita aurrez abisurik eman gabe ere. Hori gerta liteke, batik bat, Kutxabanken iritziz era egokian funtzionatzeko ezarri den segurtasun-maila txikitu edo deuseztatzen duten zailtasun teknikoak gertatuko balira.

 

Lege Ohar hau edozein unetan aldatzen bada, baldintza berriak argitaratzen direnetik egongo dira indarrean, eta erabiltzaile guztiei aplikatuko zaizkie egun horretatik aurrera.

 

Webguneko honetako espazio batzuek beren edukiei edo funtzionaltasun propioei buruzko lege-ohar espezifikoak izan ditzakete, eta horiek irakurtzea ere gomendatzen da. Zehazkiago, bezeroei produktu edo zerbitzu jakin batzuk kontratatzeko aukera ematen dieten Kutxabanken espazioen kasuan, aplikatzen diren kontratazio-baldintza orokorrak jarriko dira interesa duten erabiltzaileen eskura.

 

Lege Ohar honetako baldintzekin ados ez bazaude, webgune hau gehiago ez erabiltzea edo Kutxabankek eskainitako produktu edo zerbitzuak ez kontratatzea erregutzen dizugu.

 

1) Webgunearen titulartasuna:

 

Webgune honen titulartasuna Kutxabankena da, erakundearen aldetik datu-tratamenduaren erantzukizuna duen kreditu-entitate gisa. Informazioren gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko Legearen (uztailaren 11ko 34/2002) 10. artikuluko arauen betearazpenean, informazioaren gizartearen zerbitzu-emaile gisa, Kutxabank identifikatzeko eta harekin harremanetan jartzeko datuak honako hauek dira:

 

-Sozietatearen izena: Kutxabank SA

 

-Posta-helbidea eta helbide elektronikoa: On Diego Lopez de Haroko Kale Nagusia, 30-32, 48009 (Bilbo); info@kutxabank.es

 

- Identifikazio fiskaleko zenbakia: A95653077

 

-Merkataritza Erregistroko inskripzioaren datuak:  Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatua dago, 5226 liburukian, 0 liburuan, 1 orrian, BI-58729 orrialdean, 1. inskripzioa, eta Espainiako Bankuko Banku eta Bankarien Erregistroan, 2095 zenbakiarekin.

 

2) Pribatutasun-politika eta datu pertsonalen babesari buruzko politika:

 

Oro har, Kutxabanken webgunea erabiltzeko ez da beharrezkoa erabiltzaileek bere datu pertsonalak jakinaraztea.

 

Hala ere, erabiltzaileak zerbitzu jakin batzuk behar baditu eta bere datu pertsonalak ematen badizkio Kutxabanki, Sozietate honek datu horien konfidentzialtasuna bermatuko du, eta bete egingo du Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduan (pertsona fisikoen babesari buruzkoa) datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari buruz jasotakoa. Erregelamendu horren bidez 95/46/CE Zuzentaraua indargabetu zen, eta berme nahikoak eman ziren zure datuen babesa bermatzeko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartzeko garaian.

 

Datu pertsonalen babesari buruzko gure politika kontsulta dezakezu honako esteka honetan: http://kutxabankinmobiliaria.es/politica_privacidad?lang=eu 

 

3) Jabetza industriala eta intelektuala:

 

Kutxabanken webguneko eduki guztiak (horien zerrenda partziala, eta ez mugatzailea: testuak, dokumentuak, argazkiak, marrazkiak, irudiak, ikonoak, irudikapen grafikoak, eta ikus-entzunezko edo entzunezko edukiak, bai eta haien diseinu grafikoa eta iturburu-kodea, markak, izen komertzialak edo beste ikur adierazgarriak) Kutxabanken titulartasun esklusibokoak dira, edo hirugarrenenak, kasu horretan, Kutxabank da legezko lizentziaduna), eta jabetza industrial eta intelektualeko legeek babesten dituzte.

 

Kutxabanken webguneko edukietara sartzeagatik erabiltzaileek ez dute haien gaineko eskubiderik ez eta titulartasunik ere eskuratzen.

 

 Guztiz debekatuta dago Kutxabanken webguneko informazioa edo edukiak edozein modalitatetan ustiatzea, erreproduzitzea, banatzea, aldatzea, publikoki ezagutzera ematea, lagatzea edo eraldatzea, edozein euskarri edo bitarteko erabiliz, aldez aurretik espresuki baimendu ez bada. Webgune honetako edukiak erabiltzailearen terminalera deskargatu ahal izango dira, betiere eman nahi zaion erabilera pribatua bada eta inongo helburu komertzialik ez badu.

 

 Aipatutako edozein eskubide hausteak honako baldintza hauen eta/edo jabetza industrialaren eta intelektualaren legeen urraketa bat sor dezake. Webgune honen, eta haren informazioaren eta edukien jabetza industrialeko eta/edo intelektualeko eskubideak urratu edo hausten dituzten erabiltzaileen kontra dagokien lege-ekintzak burutzeko aukera beretzat gordetzen du Kutxabankek.

 

4) Debekatutako erabilerak:

 

Guztiz debekatua dago estekak sortzea hirugarren orrialdeetatik Kutxabanken webgunera Kutxabankek idatziz espresuki baimena ematen duenean izan ezik. Era berean, debekatuta dago Kutxabanken webgunea edo bertan jasotako informazioa eskaintzea beste pertsona, enpresa edo erakundeen frame edo markoekin, ikur adierazgarriekin, markekin edo izen sozial edo komertzialekin.

 

 Edonola ere, eskariak errespetatuz beste webguneetatik Kutxabanken webgunera ezartzen diren estekek hartara sartzeko aukera emango dute, baina ez dute bertako edukia erreproduzituko (ez osoa ez zati bat), informazioa emateko soilik erreproduzitu ahal izango diren Kutxabanken logotipoaren edo izen sozialaren kasuan izan ezik.

 

5) Erantzukizunak.

 

Kutxabankek ez du bermatzen webguneko elementuak eta informazioa era jarraituan kontsultatu ahal izango direnik, ez eta horiek ikusi, deskargatu edo erabili ahal izango direnik ere. Izan ere, Kutxabanken kontroletik kanpoko faktore edo elementuek webguneko edukiak galarazi, zaildu edo eten litzakete.

 

Kutxabankek ez du berak egin ez dituen informazioen egiazkotasunaren, osotasunaren eta eguneratzearen erantzukizuna izango, eta webguneko esteka, hiperesteka edo linken bidez beste espazio edo webgune batzuetarako lotura eskaintzen denean, Kutxabankek ez du beste webgune horietako informazioaren eta gainerako edukien erantzukizuna ere ez du izango. Era berean ez du erantzukizunik izango kontrako kasuan ere, hau da, hirugarrenen espazio edo webguneetatik esteka, hiperesteka edo linken bidez Kutxabanken webgunean ematen den informazioaren eta gainerako edukien kasuetan. Gainera, Kutxabankek ez du erantzukizunik bere gain hartuko hirugarren baten edozein webgunetan Kutxabanken itxura edo ikur adierazgarriekin ematen den informazioagatik eta edukiengatik, Kutxabankek baimena espresuki eman duen kasuetan izan ezik. Ondorioz, hirugarrenen webguneetan edo espazioetan informazioa eta gainerako edukiek era jarraituan ondo funtzionatzeari eta eskuragarri egoteari dagokionez, Kutxabankek ez du horren ardura eta ezin du funtzionamendu egokia bermatu.

 

Kutxabankek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko Kutxabanken webgunearen bidez hirugarren pertsona edo erakundeek emandako informazioagatik, edozein motatako edukiengatik eta eskaintzen edo ematen dituzten produktu eta zerbitzuengatik, eta, batik bat, aurrekoarekin lotuta arrazoi hauengatik gerta litezkeen edonolako kalte eta galerengatik: (a) erabiltzaileei emandako informazioa egiazkoa, zehatza edo nahikoa ez izatea, edo horrekin arazoak egotea; (b) kontratuak edo kontratu aurreko harremanak ez betetzea, edo gaizki edo berandu betetzea; (c) informazioaren gizartean zerbitzu-emaileei dagozkien obligazioak ez betetzea; (d) kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak urratzea; (e) jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzea; lehia desleiala edo legez kanpoko publizitatea egitea; (f) datuak babesteko eskubidea, sekretu profesionala eta ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta pertsonen irudirako eskubideak urratzea; eta (g) oro har, bete beharrekoak diren edozein legeak, ohitura edo jokabide-kodeak ez betetzea.

 

 Kutxabankek ez du erantzukizunik bere gain hartuko honako hauek eragindako kalte, galera, erreklamazio edo gastuengatik: (a) sistema elektronikoaren interferentziak, etenaldiak, akatsak, omisioak, matxura telefonikoak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak, telekomunikazioetako linea edo sareetako akats, gainkarga eta erroreek eragindakoak, edo Kutxabanken kontroletik kanpoko beste arrazoi batek eragindakoak; (b) legez kanpoko inbasioak, asmo gaiztoko edozein programa erabiliz eta edozein komunikabideren bitartez egindakoak, esate baterako birus informatikoak, edo beste edozein; (c) Kutxabanken webgunearen erabilera okerra; (d) segurtasun edo nabigazioko akatsak, nabigatzailearen okerreko funtzionamenduak eragindakoak, edo eguneratu gabeko nabigatzailearen bertsioak erabiltzeagatik gertatzen direnak.

 

Edonola ere, Kutxabankeko webgunearen erabiltzaileak Lege Ohar honetan jasotako obligazioak betetzen ez baditu, edo bete behar dituen baldintza zehatzak betetzen ez baditu, Kutxabankek paira ditzakeen edozein motatako kalte eta galeren erantzukizuna izango du erabiltzaileak.

 

Kutxabankek ez du bere gain hartuko haren dokumentu inprimatuen bertsioaren eta webgunean argitaratutakoen bertsio elektronikoaren artean, aldi batez, egon litezkeen aldeen erantzukizuna.

 

6) Argitalpenak.

 

Webgune honen bidez edozein argitalpen egiteak ez du inolaz ere ordezten edozein argitalpen komunikabide ofizialen bidez egin beharra (adibidez: Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, Estatuko Aldizkari Ofiziala, autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialak, probintzietako aldizkariak, Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofiziala, hedapen handiko komunikabideak, etab.).

 

7) Segurtasun-politika.

 

Webgunera sartzeak ez dio Kutxabanki obligaziorik ekartzen birusik edo bestelako elementu informatiko kaltegarririk ez dagoela bermatzeko. Erabiltzaileari dagokio, kasu guztietan, ekipo informatikoak antzeman eta desinfektatzeko tresna egokiak edukitzea.

 

Kutxabankek ez du erantzukizunik hartzen webgune korporatiboan sartzeagatik erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipo informatikoetan gertatzen diren kalteengatik.

 

8) Cookieei buruzko politika:

 

Cookieei buruzko Kutxabanken politikari buruzko informazioaren xehetasunak esteka honetan kontsultatu ahal izango dira: https://portal.kutxabank.es/cs/Satellite/kb/eu/politica_de_cookies/generico_sm

 

9) Legedia eta jurisdikzio aplikagarriak:

 

Baldintza hauek Espainiako legeriaren mendekoak dira, eta edozein unetan berrikusi ahal izango dira indarrean jartzen diren legearen aldaketei egokitzeko.

Cookieak garrantzitsuak dira gure webgunearen funtzionamendu egokia lortzeko. Zure esperientzia hobetzeko, gure edo hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu saioaren xehetasunak gogoratzeko eta saioa hasteko, estatistikak biltzea webgunearen funtzionaltasuna optimizatzeko eta edukiak zure interesen arabera hornitzeko. Egin klik Onartu eta cookieak onartu eta jarraitu zuzenean webgunera.
Informazio gehiago